XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gure kulturaren kanporako proiekzioa sustatuko da; horretarako, euskal sortzaileen eta Europako eta munduko sormen-korronte eta -zentroen arteko esperientzien trukea bultzatuko da eta euskal kulturaren produktuak nazioarte-mailako fondoetan egon daitezen bultzatuko da.

- Kirolerako Euskal Batzordea sustatuko da, Euskadiko kirol politika koordinatzearren. Era berean, Kirolaren Euskal Legean aurreikusten den araudia garatzeari ekingo zaio.

Hizkuntza nortasun-faktore ez ezik, kultura-komunikazio eta trukerako eta gizarte-integraziorako erreminta da.

Euskal erakundeak azken urteetan euskararen erabilera normalizatzearen aldeko hainbat ekintza positibo ari dira garatzen eta ekintza hauei jarraipena eman eta sakondu egin behar dira, euskararen normalizazioa lortzeko, euskara euskaldun guztien eguneko bizimoduan komunikaziorako tresna atsegina eta adeitsua izan dadin.

Normalizazio-prozesu honetan ezinbestekoa da informaziorako eta kultura-produktuen zabalkunderako teknologia berriak erabiltzea.

Horrenbestez, hizkuntza-politikaren arloko helburu nagusia, une honetan, Euskararen Aholku Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak aurreko legegintzaldian onartu zuten euskararen erabilera sustatzeko plan orokorraren garapena da. Izan ere, akordio eta parte-hartze zabalagoetan oinarritzen den hizkuntza-politikaren ardatza da. Arlo honetan garatu beharreko jarduerak ondoko arloak izango dituzte oinarri:

- Euskararen belaunaldi arteko transmisioa sustatzea, bereziki familiaren esparrua eta lehen sozializazioa azpimarratuz.

- Zerbitzu publikoen euskalduntzeko prozesuan aurrera egitea, sail- eta sektore-planak garatuko dira, euskara administrazioan, osasun-zerbitzu publikoan eta justizian lan-hizkuntza gisa sar dadin.

- Euskara lan-munduan erabili dadin sustatzea, gizarte-eragileekiko akordioen esparruan jarduera ekonomiko eta produktiboetan zabal dadin bultzatuz.

- Informazioaren teknologia berrien erabileran euskara erabil dadin sustatzea.